"Plentzia, gure herria, mendeetan zehar, ezezaguneranzko hamaika zeharbideren abiapuntua izan zen. Abenturak eta merkataritzak bultzatuta, ozeanoak eta kulturak zeharkatu zituzten plentzitarren istorioak kontatzen ditu erakusketak.
Mapak, itsasoz haraindiko objektuak, erretratuak, dokumentuak eta kontakizun pertsonalak erabiliz, Plentzia Filipinekin, Kubarekin, Mexikorekin edo Kolonbiarekin nola konektatu zen ikusiko dugu. Urdanetako Natur Zientzien Museoaren eta Alberto Benjarano zuzendariaren lankidetzari esker, erakusketak taxidermiako 40 pieza eta mundu osoko 80 espezia exotiko baino gehiago biltzen ditu."