Antzerki Amateurraren Jaialdia 2025 (Pabellón 6)

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Antzerki Amateurraren Jaialdia 2025 (Pabellón 6)

Pabellón 6ko Antzerki Amateurraren Jaialdia 2025 maiatzaren 30etik ekainaren 22ra izango da.

Ekainean, ohitura den bezala, Pabellón 6ek hainbat pieza amateur hartuko ditu, eskolek, antzerki amateur taldeek, emakume-taldeek eta abarrek antzeztuta. Iritsi da ikasturtearen ondoren, urtean zehar prestatzen aritu diren lanen emaitzak ikusteko garaia. Aurtengoan, III. edizioa haratago joan da, eta, emanaldiez gain, parte hartzen duten talde eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera interesgarri batzuk ere antolatu dira.

Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da, eta egun horietan guztira antzerki amateurreko eskola eta konpainien 12 antzezlan ikusi ahal izango dira. Guztira 146 antzezle (47 gizon eta 99 emakume) igoko dira Pabellón 6eko agertokira, antzerkiaren inguruan "serio" jokatzeko. Obren zuzendaritzari dagokionez, haietako 6 gizonek zuzendu dituzte, 5 emakumeek eta 1 modu kolektiboan.

Es un momentito Teatro konpainiaren EL TRATAMIENTO piezak irekiko du jaialdia. Ondoren, Kalamua emakume taldeak ALAS DE HIERRO aurkeztuko du. Bigarren asteburuan Aztiak taldearen LA ENFERMA izango da aretoan; Zenbatu Antzerki Taldearen eta Auzo Arimaren ABRÁZAME eta EMAKUME ARIMA, hurrenez hurren; eta Izarte konpainiaren LA ISLA DE LAS GAVIOTAS ikusi ahal izango dira jarraian. Hirugarren asteburuan, Iuris Tantum taldearen HABLE CON MONTSE, Itxartu taldearen EL ZOO DE LAS PLUMAS, Kalekaren MISÁNTROPIA eta Sutondoanen MIS QUERIDOS VECINOS. Jaialdia amaitzeko, hiru estreinaldi izango dira: LEONAS (Juego de damas); LA RISA, INSTRUCCIONES DE USO (7Grados) eta BILBRODWAY (Zart). Lan batzuk jatorrizko testuak dira, eta beste batzuk lan ezagunen egokitzapenak: Moliereren El enfermo imaginario, Chejoven La isla de las gaviotas, Laurent Baffieren Toc-toc, Jean Poireten La jaula de las locas, Moliereren Misantropoa, Jean-Pierre eta Martinezen El infierno son los vecinos.

Jaialdia maiatzaren 29an, ostegunean, inauguratuko da, "Amor a la escena. Antzerki amateurraren errealitateak eta erronkak" izenburuaren bueltan sortuko den mahai-inguruarekin. Bertan, antzerki amateurraren egoeraz hausnartuko da.

EGITARAUA:

  • maiatzak 30: "EL TRATAMIENTO(Es un momentito teatro)
  • ekainak 1: "ALAS DE HIERRO" (Kalamua)
  • ekainak 6: "LA ENFERMA" (Aztiak)
  • ekainak 7: "ABRÁZAME" + "EMAKUME ARIMA" (Zenbatu Antzerki Taldea + Auzo Arima)
  • ekainak 8: "LA ISLA DE LAS GAVIOTAS" (Izarte)
  • ekainak 12: "HABLE CON MONTSE(Iuris Tantum)
  • ekainak 13: "EL ZOO DE LAS PLUMAS" (Itxartu taldea)
  • ekainak 14: "MISÁNTROPIA" (Kaleka)
  • ekainak 15: "MIS QUERIDOS VECINOS" (Sutondoan)
  • ekainak 20: "LEONAS" (Juego de damas)
  • ekainak 21: "LA RISA, INSTRUCCIONES DE USO" (7Grados)
  • ekainak 22 "BILBRODWAY" (Zart)

 

 

pabellon6.org

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaPabilioi 6
    Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
    Bilbao
    Web
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Pabilioi 6, Bilbao

Non