Facing the Image Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile belgikarrari eskainitako erakusketa da, Claire Atherton haren ohiko kolaboratzaileak komisariatua. Erakusketa horretan, Akermanek hainbat urtetan Athertonekin elkarlanean sortutako zinema-instalazioak aztertuko dira, hiru dimentsioko espazio batean mugimenduan dagoen irudiaren dimentsio sekuentziala hedatuz.
Akermanen lanaren preskripziorik gabeko hurbilketa bat eskaintzean, haren filmen esperientzia korporalizatu bat proposatzen du erakusketak, non zatiketa eta errepikapena nagusitzen baitira linealtasunaren eta egitura narratiboaren gainetik.
Erakusketa hau 2023an Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge zentroan egindako aurkezpen baten jarraipena da.