"Los de ahí"

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • "Los de ahí"

Hiritik gertu samar dagoen eremu bat. Atzerriko hiri bat. Mendian, nolabaiteko txarteldegi adimenduna den makina batek eskabideak antolatzen ditu. Los de ahí (Horkoak), Nuno, Munir, Dani eta Eduardo, seinalearen zain daude, hurrengo helmuga adieraziko dien soinuaren zain. Bidalketaren helbidea haien telefonoen mapan agertu da, hitz arrotz eta ezezagunen artean. Paketea bildu, bizikletara igo eta eskaria entregatzen dute. Ibilbidea nolabait asmatuta. Garraiatzen dutena zer den ez dakitela. Eta, gero, abiapuntura berriro, harik eta mendian kokatutako makinak seinalea berriro eman arte. Haien zerbitzuen zain dagoen hiri ezin zabalago horrentzat ikusezinak direlarik, beren bizitza ehuntzen dute, antolatu eta zaindu egiten dira eta ez dira fidatzen. Erortzen diren bizikletek eta munduko hainbat bazterretatik iristen diren ahotsek hausten dute inguruko isiltasuna. Bizitza-soinuak aurre egiten dio hutsari. Bizikidetza behartua bizileku bihurtzen da. Gizarte-sare. Erreferentzia.

Los de ahí bizitzaz betetako unibertso ikusezina da. Izaki baztertu batzuek, zeinen izenak eta aurpegiak normalean gogoratuko ez genituzkeen, beren historiak bizitzen dituzte baldarki, bidalketak banatzen dituzten bitartean. Ez dakite ez nork bidaltzen dituen, ez zer duten eta ez bizi diren herrialdeko hizkuntzan hitz egiten. Hala ere, bizitzak aurrera egiten du bizikleten joan-etorrien artean, hitzetatik harago. Haien gorputzetan dago. Haien ahotsek atoian daramaten urrutiko musikan.

 Egilea eta zuzendaria: Claudio Tolcachir.
Antzezleak: Malena Gutiérrez, Nuria Herrero, Gerardo Otero, Nourdin Batán, Fer Fraga.
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo (A.A.I.).
Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga Paul.
Soinu-espazioa: Sandra Vicente.
Aholkularitza artistikoa: Mónica Acevedo, Lautaro Perotti.
Zuzendariaren laguntzailea: María García de Oteyza.
Produkzio exekutiboa: Olvido Orovio.
Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas SL.
Koprodukzioa: CDN, Producciones Contemporáneas, Teatro Picadero, Timbre 4.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:30 (larunbata)
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa13-26€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non