Xabier Portugal - Pasaia Hiria eta Altamira Puente Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. edizioa

Pasaia 2025(e)ko ekainaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • Xabier Portugal - Pasaia Hiria eta Altamira Puente Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. edizioa

Pasaiako Udalak "Xabier Portugal _Pasaia Hiria eta Altamira Puente Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. edizioa" aurkeztu du.

Sari horien helburua literatura, oro har, eta poesia, bereziki, balioestea da, eta herritarrei zabaltzen laguntzea.

 

OINARRIAK

Bi modalitate egongo dira:

  • Xabier Portugal – Pasaia Hiria euskaraz aurkeztutako lanetarako.
  • Pasaiako hiria – Altamira Puente gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako.

 

Baldintzak

  • Parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute.
  • Aurkeztutako obrek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ez dute argitaratuak izan behar, ez osorik ez partzialki, ez formatu fisiko edo digitalean, eta ez dira aurreko lehiaketetan sarituak izan behar ere.
  • Gai askeei buruzkoa izango da, eta gutxienez 200 bertso izango du.

 

Sariak

Bi sari ekonomiko egongo dira modalitate bakoitzean:

  • Lehenengo saria: 1.200 euro
  • Bigarren saria: 600 euro.

Horretaz gain, udalak saritutako lanak argitaratuko ditu, aurreko edizioetan saritutako olerki liburuek jasotzen dituzten bildumekin jarraituz.

 

Ordaintzeko modua:

Bakarra

 

Dirulaguntza emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko ohiko prozedura norgehiagoka-erregimenean izapidetuko da.
Dirulaguntzak izapidetzeko eta ebazteko organo eskudunak
Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako obrak. Bere osaera ondokoa izango da:

Euskarazko modalitatea

  • Irati Goikoetxea
  • Nerea Beldarrain

Gaztelaniazko modalitatea

  • Félix Maraña
  • Elena Román
  • Jesús María Cormán

Epaimahaia erabakia hartzeko bilduko da eta Udal ordezkari batek erabakia horren akta egingo du eta espedientea bideratzeko zerbitzura helaraziko dio.

Espedientea bideratzeko zerbitzua Kultura eta Hezkuntza Saila da. Sariak emateko proposamena prestatuko du eta batzorde bati bideratuko zaio, hark irizpena eman dezan. Batzorde honen osaera ondokoa izango da:

  • Kultura eta Hezkuntza saileko teknikaria
  • Euskara saileko teknikaria
  • Kirol saileko teknikaria

Ebazpena emateko organo eskuduna Tokiko Gobernu Batzarra da.

 

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

Eskabideak Pasaiako Udalaren sarrera-erregistroaren bidez egingo dira, honako bide hauek erabiliz:

  • Erregistro elektronikoan.
  • HAZeko bulegoetan.
  • Posta arruntez Postetxean, administrazio-posta bidez (gutun-azal irekia), Pasaiako Udala. Donibane kalea, 19-20110 Pasaia-ra zuzenduta.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Udalaren eskabide-orria (E124), behar bezala beteta. Inprimakia eskuragarri egongo da egoitza elektronikoan, HAZen eta Kultura eta Hezkuntza sailean.

2. Poemarioa: Erregistro elektronikoaren bitartez: dokumentua pdf formatuan aurkeztuko da. Bertan ezin izango da jaso obraren egiletza ondoriozta dezakeen izenik, abizenik, izenorderik, posta elektronikorik edo bestelako daturik. Aurkezten den lanaren izenburua eta espezialitatea (euskara edo gaztelania) jaso beharko da.

Aurrez aurre edo posta arruntez. Gutun-azal bakar batean, bi gutun-azal edo karpeta itxi sartuko dira, eta haien azaletan lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Ez dute sinadurarik izan behar, ezta egilea identifikatzeko moduko zehaztasunik ere.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da, dagokion deialdia argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Ebazpenak arrazoitua izan beharko du, deialdian xedatutakoaren arabera, eskabideak baloratzeko irizpideak aipatuz, eta pertsona edo erakunde onuradunak eta laguntzaren zenbatekoa zehaztuz.

Ebazpenak dirulaguntzak ematea, ezestea eta ez ematea erabakiko du, atzera egiteagatik, eskubideari uko egiteagatik edo gerora sortutako ezintasun materialagatik.

Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ebazpena Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta onuradunen publikotasuna ziurtatzen duten beste baliabide batzuk erabiliko dira, hala nola egoitza elektronikoa eta udalaren webgunea.

Gehienezko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzen bada, interesatuek ulertu ahal izango dute diru laguntza emateko eskaera isiltasun administratiboz ezetsi dela.

Administrazio-bidearen amaiera Dirulaguntza ebazteko egintzak ematen dio administrazio-bideari amaiera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatzen denarekin bat, akordio horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke

Tokiko Gobernu Batzarrari, hilabeteko epean, jakinarazpena argitaratzen denetik kontatzen hasita. Edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera.

 

Jakinarazteko edo argitaratzeko bitartekoak

Prozedura honetatik eratorritako jakinarazpenak, prozeduraren ebazpena barne, udal egoitza elektronikoan (www.pasaia.eus) argitaratuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, emandako dirulaguntzak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko dira.

pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • LekuaPasaia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pasaia

Non