Bisita gidatua: "Pilar Belzunce. Erretratu intimo bat"

Hernani 2025(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Bisita gidatua: "Pilar Belzunce. Erretratu intimo bat"

‘Pilar Belzunce. Erretratu intimoa’ erakusketari egindako elkarrizketa bidezko bisitak publikoa gonbidatzen du Pilarren irudia hurbileko begirada kolektibo batetik ezagutzera. Erakusgai dauden obra, oroitzapen eta dokumentu pertsonalei buruzko elkarrizketa baten bidez, Eduardo Chillidaren bizikide, familia ugariaren ama eta eskultorearen bizitza- eta arte-proiektuaren eraikuntzan funtsezko presentzia gisa aztertuko da.

Egunero 16:00etan.
2026.01.31 arte
Chillida Leku

---

Aurten 100 urte beteko dira Pilar Belzunce jaio zenetik, Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zena. Efemeride hori ospatzeko, Chillida Lekuk erakusketa bat inauguratuko du ekainaren 5ean. Zabalaga baserriko 5.aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei buruz egindako erretratuen bidez, bere garaiari aurrea hartzeko gai izan zen erabakitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutaraziko ditu erakusketak.

Testuinguru horretan, Pilar Belzunceren figura bere bizipenekin lotzen diren argazkieta objektuen aukeraketa batetik abiatuta eraikitzen da, memoriaz, egunerokotasunez eta pasadizoz betetako zatien bidez. Gainera, berak hobby gisa egindako eskultura eta margolan txikiak biltzen ditu, emakume erreala, uste sendodun ama eta Chillidaren bizitzan eta obran zeharka agertzen dena, ezagutzeko aukera ematen dutenak.

Artelan-sortan Eduardo Chillidak egindako figuren marrazkiak ere egongo dira,horietako asko inoiz erakutsi ez direnak eta familia-eremukoak. "Horien bitartez, Chillidak tolesturarekiko eta mugarekiko lilura adierazten du", adierazi du EstelaSolana Chillida Lekuko erakusketen arduradunak. "Marraztu eta desitxuratu egiten du lerroa espazioa bezain garrantzitsua eginez; tintaz, arkatzez, azkar, trazatuta edo itzaleztatutako marrazkiek, baita autoerretratuek ere, Eduardo Chillidaren alderdi ezoso ezaguna erakusten dute".

Horietan, artista Pilar Belzunceren ileko uhinekin entretenitzen da edo bere profila txikiagotzen du, pertsonaia lotiak irudikatzen ditu, non gorpuztasuna ez dagoen presente, marrazkiaren muga bakarrik, batzuetan paisaia edo mendi bihurtzen dena.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Ordutegia16:00
  • LekuaChillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
    Web
  • Ikusi agenda Chillida Leku, Hernani

Non