Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurreneko egitaraua

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 6(e)tik 2025(e)ko abenduaren 4(e)ra
  • Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurreneko egitaraua

Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko ekainaren 5ean zendu zen, 41 urte zituela. Urtemuga hori kontuan izanda, Euskaltzaindiak ekitaldien programa prestatu du ekainetik abendura garatzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti kultura elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBKren babesarekin.

Aresti zena eta haren lana gizarteratzeko asmoz, hamar ekimen prestatu dituzte: hitzaldiak, antzerki-saioak, kontzertuak, erakusketak eta liburu-aurkezpenak.

Ekainaren 6an (Euskaltzaindiaren egoitzan, 19:00etan) Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du (J. Guridi, J.M. González Bastida eta J.L. Ansorena musikagileen piezak eta Arestiren poesiak); ekainaren 19an eta 20an (Euskaltzaindiaren egoitzan) "Gabriel Aresti 1975-2025 jardunaldi akademikoa" hitzaldia; ekainaren 26an (Bizkaia Aretoan, 11:00etan) "Gabriel Arestik ereindakoak" liburuaren aurkezpena; eta urriaren 6an (Guggenheim Museoaren areto nagusian, arratsaldez): Bilboko Koral Elkarteak kontzertua eskainiko du.

Urriaren 8an, "Gabriel Arestiren mandatua" liburua aurkeztuko dute, Arestiren ekarriaren (euskarari, literaturari, gizarteari, antzerkiari, hirigintzari, arteari, kazetaritzari, bertsolaritzari, gazteriari, itzulpengintzari...) azterketa; urriaren 14tik abenduaren 31ra arte (Bizkaiko Foru Liburutegian) Gabriel Arestiri buruzko erakusketa monografikoa paratuko dute; urriaren 15ean (EHU Mikel Laboa plazan) "Gabriel Arestirekin" antzerki-saioa egingo dute; eta azaroaren 14an (Euskaltzaindiaren egoitzan, goizez) "Gabrielen ispiluetan barrera" solasaldian parte hartuko dute Leire Vargas, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz, Sonia Gonzalez eta Tere Irastortza idazleek.

Azkenik, abenduaren 4an (BBK Aretoan, 19:00etan) "Aresti mug(h)arri" Joxan Goikoetxea zuzendariak atondutako pieza eszenikoa oholtzaratuko dute, eta abenduaren 10ean (Arriaga Antzokian) Bilboko Koral Elkarteak kontzertua eskainiko du berriz.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 6(e)tik 2025(e)ko abenduaren 4(e)ra
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilbao

Non