2025eko PDF - Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 5etik 8ra bitartean izango da.
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izateko asmoarekin dihardu lanean. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak erakartzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.