"Las amargas lágrimas de Petra von Kant"

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 6(e)tik 2025(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • "Las amargas lágrimas de Petra von Kant"

Petra von Kant, bigarren senarrarengandik banandu berri den diseinatzaile arrakastatsua, idazkari, laguntzaile eta ia-ia esklabo Marlenerekin bizi da. Bere lagunik onenetako batek Karin, jatorri apaleko neska gazte oportunista bat, aurkezten dionean, Petra erraietaraino maitemintzen da, eta nazioarteko modelo bihurtuko duela agintzen dio. Bi emakumeok harreman korapilatsu bati ekiten diote.

Rainer Werner Fassbinderrek (1946-1982) Berlin eta Los Angeles arteko hegaldi batean idatzi zuen, ziztu bizian, Die Bitteren tränen der Petra von Kant (Las amargas lágrimas de Petra von Kant – Petra von Kanten malko saminak), eta 1971n estreinatu zen. Autorearen sasoirik oparoeneko lana da. Antzerki-lana film bihurtu zen hurrengo urtean, eta nazioarteko kritikak goraipatu egin zuen, desamodio erromantikoaren erretratu estilizatua delako, erabat femeninoa den unibertso batean. Dramagile alemaniarrak Bertol Brecht-en herentzia berpiztu zuen, Ipar Amerikako melodramarekin uztartuta. Obra honetan, baliabide guztiak erabiltzen ditu, maitasun safikoari buruzko istorio honetan bakardadeaz eta menderatzeaz hitz egiteko. Kontakizuna hazi egiten da elipsi eta isilaldietan. Rakel Camachok irudiz betetako pultsu berritzailez gauzatzen du Europako errepertorio klasikoko obra honen bertsioa eta zuzendaritza-lana, botere-harremanei, obsesio itsuari eta besteen begietan onartuta sentitzeko behar toxikoari buruz mintzatuz.

Egilea: Rainer Werner Fassbinder.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Rakel Camacho.
Antzezleak: Ana Torrent, Aura Garrido, Celia Freijeiro, Julia Monje eta María Luisa San José.
Argiaren diseinua: Mariano Polo.
Eszenografia: Luis Crespo.
Jantzien diseinua: Pier Paolo Álvaro.
Produkzioa: Nave 10 Matadero, Pentación Espectáculos.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaNave 10 Matadero + Pentación Espectáculos
  • Data 2025(e)ko ekainaren 6(e)tik 2025(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:30 (larunbata)
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa13-26€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non