Arabako Organo Jaialdia 2025: Pilar Cabrera

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Ekainak 12
  • Arabako Organo Jaialdia 2025: Pilar Cabrera

2025eko Arabako Organo Jaialdiaren barne.

Egitaraua:

William Mathias (1934-1992)

  • Processional

Denis Bédard (1950)

  • Variaciones sobre “Ubi Caritas”

Johannes Brahms (1833-1897)

  • Preludio y Fuga en La menor

Jesús Legido (1943)

  • Canción
  • (de Ofrenda Lírica, dedicada a Pilar Cabrera)

Marco Enrico Bossi (1861–1925)

  • Tema y variaciones Op. 115

Jesús Guridi (1886-1961)

  • Interludio

Henri Mulet (1878-1967)

  • Carillon-Sortie

PILAR CABRERA

Granadan jaio eta Valladoliden bizi da. Hamalau urte zituela, organista hasi zen Granadako San Matias Eliza Inperialeko organo historikoan. Granada, Malaga, Sevilla eta Bartzelonako kontserbatorioetan eta Düsseldorfeko Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen. Montserrat Torrent (Bartzelona), Daniel Roth (Paris) eta Rosalinde Haasekin (Frankfurt am Main) ikasketak zabaldu zituen.

1984an, Espainiako Musika Gazteen Interprete Gazteen Lehiaketa Nazionalean Organoko Lehen Saria lortu zuen. 1986an Marbellako Blancafort organo handiaren lehen grabazio diskografikoa egin zuen, CBSrekin. Motette enpresarekin kaleratu duen Die Sonnenorgel von Marbella CDak kritika bikainak jaso ditu nazioarteko musika prentsan.

1982tik bakarlari gisa eta hainbat ganbera- eta sinfonia-talderekin batera aritu da.

Organorako egungo konposizioa sustatzeko duen interesa dela eta, Jesús Legido (Valladolid), Miguel Pérez (Málaga), Ronald Watson (Ingalaterra) eta Guido Donati (Italia) konpositoreen lanak estreinatu ditu.

Marbellako Blancafort organoko organista izan da 1986tik 2004ra. 2005az geroztik, kontzertu-jarduera irakaskuntzarekin eta liturgiarekin uztartzen du. Irakaslea da Gaztelako Musika Zentro Ofizialean eta organista San Andres Apostoluaren elizan eta Valladolideko katedralean.

Kontzertista eta pedagogo gisa lan handia egiten du. Organorako errepertorio zabalaren dibulgatzaile sutsua da, eta zuzeneko kontzertuen 45 cd baino gehiago grabatu ditu


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Ekainak 12
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKarmengo Komentuko eliza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non