2023. urtea. Persiar golkoa. Errege emeritu, zahar eta erbesteratuak aberri urrun eta maiteko zaporea sentitu nahi du. Festa bat antolatu du luxuzko belaontzi batean, itsas zabalean paella gozo bat dastatzeko. Kazetariak, lagunak, jekeak eta senitartekoak gonbidatu ditu. Zer atera daiteke gaizki?
Inora ez doan bidaia. Juan Carlos I.aren bizitzaren berrikuspen humano eta zorrotza, eta azken 50 urteetako Espainiarena. Shakespeareren ukitua duen tragedia, ostrazismoan bizi den errege bati buruzkoa, agertokira iraganeko mamuak, erabakiak, damuak eta harrokeriak dakartzana. Zer gertatu zen gauzak horrela amaitzeko?
Albert Boadellak zuzentzen ditu Ramón Fontseré eta Joglarsen antzezleak, elkarrekin egindako azken proiektutik hamar urte igaro ostean. Zorrotza, garratza eta beti dotorea… Hemen da Europako konpainia pribaturik zaharrena. El Rey que fue antzezlanarekin, ikuslea bere herrialdearen bilakaera politiko eta sozialaren aurrean jartzeaz arduratzen da berriro taldea.
Dramaturgia: Albert Boadella eta Ramon Fontseré.
Zuzendaritza: Albert Boadella.
Espazio eszenikoa: Joglars.
Antzezleak: Ramón Fontseré, Pilar Sáenz, Dolors Tuneu, Martí Salvat, Javier Villena eta Bruno López-Linares.
Jantzien diseinua: Pilar Sáenz.
Argiztapenaren diseinua: Bernat Jansa`.
Soinuaren diseinua: David Angulo.