Kontzertu-ibilbide zabalean, Marta Zabaleta bakarlari aritutako orkestren artean daude English Chamber, Londresko sinfonikoa, Berlingo sinfonikoa, Euskadiko sinfonikoa, Bilbokoa, Extremadurakoa, Gaztela eta Leóngoa, Murtziakoa, RTVEkoa, Madrilgo komunitatekoa, Galiziakoa, Malagakoa, Granadakoa, Valentziakoa, eta Reina Sofíakoa. Maisu handiak izan ditu zuzendari, hala nola, Sir Colin Davis, Daniele Gatti, Harry Christophers, S. Comissiona, C. Mandeal, M. Venzago, G. Varga, G. Neuhold, J. C. Spinossi, G. Pelhivanian, J. Mena, D. Wilson, L. Pfaff, J. M. Encinar, J, Amigo, M. Bragado, G. I. Ramos, C. Wilkins. Nazioarteko jaialdi eta areto sonatuetara gonbidatu izan dute; nabarmentzekoa da Asier Polorekin batera Carnegie Hallen egindako debuta.