"El amanecer del fuego negro"

Galdakao 2025(e)ko Ekainak 15
  • "El amanecer del fuego negro"

Proiektuak Down Sindromea, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) eta Osasun Mentala ikusaraztea eta horri buruz kontzientziatzea du helburu. Sarrerak salgai daude jada

Torrezabal Kultur Etxeak ‘Su beltzaren egunsentia’ proiektua hartuko du; lan horren helburua da musikaren, literaturaren, dantzaren eta zinemaren bidez Down SindromeaAutismo Espektroko Nahastea eta Osasun Mentala ikusaraztea eta horiei buruz kontzientziatzea. Emanaldia ekainaren 15ean izango da, igandean, 12:30ean eta sarrerak salgai daude jada.

Obra ‘Laino zoragarri hori’ trilogiaren bigarren zatia da. Lan horren helburua berdintasunean eta aniztasunean heztea da, pertsonen beharretara egokitutako laneratzearen eta gizarteratzearen alde eginez. Benetako gertakarietan oinarritutako lana da, eta, besteak beste, inklusioari, aniztasunari, kiroleko balioei eta Alzheimerrari lotutako gaiak jorratzen ditu.

Bertan, musika klasikoa eta rocka elkarrekin bizi dira, eta dantza klasikoarekin eta garaikidearekin partekatzen dituzte uneak. Biarte Akademiako eta Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioko neska-mutilek osatzen duten Fun Up konpainia inklusiboak interpretatuko du lana.

Mikel Bizar abeslari, konpositore eta idazle bilbotarrak sortu du proiektu hau. Lehen zatia 2019an kaleratu zen. Artista Idi Bihotz edo Auritz taldeetako kide izan da, hamabost albumeko diskografia du eta mila kontzertu inguru eskaini ditu. Horietan, Estatuko eta nazioarteko talde handiekin partekatu du kartela. Era berean, ‘Athletic Gu Gara’ disko solidarioa zuzendu zuen; bertan, berrehun eta berrogeita hamar pertsona baino gehiagok, Bilbao Orkestra Sinfonikoak barne, musika jarri zioten futbolarekin soilik lotuta ez zeuden balioen zerrenda bati. Baina, ikuskizunaren munduari lotutako ibilbide luzea izateaz gain, Bizarrek 20 urte baino gehiago daramatza Apnabiko kide izaten (Autismoa duten Haurren Gurasoen Elkartea).

Sarrerak dagoeneko salgai daude Udalaren webgunean, leihatilan eta Torrezabal Kultur Etxeko totemean. Sarrera orokorrak 5 euro balio du, bazkideek 4 euro ordainduko dute, eta 65 urtetik gorakoek eta Gazte Txartela dutenek 3,75 euro.

Udalak galdakoztarrak animatzen ditu zuzeneko musika, dantza inklusiboa eta zinema uztartzen dituen ikuskizun honetara joan daitezen, baita aurreiritziak alde batera utzi eta balio inklusiboak sustatu ditzaten ere.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaFun Up
  • Data 2025(e)ko Ekainak 15
  • Ordutegia12:30
  • LekuaTorrezabal Kultur Etxea
    Lehendakari Agirre Plaza, z/g
    Galdakao
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

Non