Araba Euskaraz 2025: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Ekainak 15
  • Araba Euskaraz 2025: egitaraua

Datorren igandean, ekainak 15, Araba Euskaraz 2025 ospatuko da; alegia, lurraldeko ikastola pribatu kontzertatuen festa handia, Arabako Ikastolen Elkarteak antolatuta.

Etengabe lelopean, euskararekiko konpromiso etengabea ospatuko da Pradon, Armentia ikastolan eta Mendizorrotzan. Bildutako dirua Arabako Errioxako Bastida ikastolara bideratuko da.

1981az geroztik, hitzordu esanguratsua da Araba Euskaraz. Izan ere, lehenengo edizio hura ia 40 urteko diktadura frankistaren ondoren ospatu zen, eta orduan abiatu eta sendotu baitziren lehenengo ikastolak eta euskarazko eskolak, konpromiso handiz lan egin zuten pertsona eta familia ugariri esker.

 


Laburrean

Non