Udaletxe plaza. Ekainak 19. 19:00etan. Kontzertua. La Pamplonesa eta Harmonie Bayonnaise musika banden kontzertua.
Baiona eta Iruñearen arteko senidetzearen 65. urteurrena dela eta, La Pamplonesa eta Harmonie Bayonnaise musika bandek kontzertua eskainiko dute Udaletxe plazan.
Iruñea lau hirirekin senidetuta dago: Baionarekin 1960tik; Yamaguchirekin 1980tik; Paderbornekin 1992tik; eta Pamplonarekin (Kolonbia) 2001etik.