Udaletxe plaza. Ekainaren 20. 19:30. Nafarroako 7. txistulari gazteen kontzertua.
Aitor Urquizaren zuzendaritzapean eta Bakarne Atxukarroren gidoarekin, musika-saio hau ekainaren 20an arratsaldeko 19:30ean Iruñeko Udaletxeko plazan egingo da. Jon, Jaione eta seme-alabak talde gonbidatua izango dugu. Haiek ere taularatzea egingo dute.
Errepertorioan euskal musika tradizionaleko doinuak, beste doinu batzuen moldaketak sartuko dira, baita doinu berriak ere. Honako musika egile hauen lana entzuteko parada izango dugu: Aitor Urquiza, Isidro Ansorena, Joaquín Á. Lecumberri, Jose Ignazio Ansorena, Jagoba Astiazaran, Mikel Markez, Kepa Junkera, Zetak, Jimmy Bidaurreta, Anje Duhalde, Pantxo eta Peio.
Kontzertu honetan Nafarroako hainbat musika eskolatako dozenaka txistulari gaztek parte hartuko dute. Jon, Jaione eta seme-alabak taldeak ere parte hartuko du. Era berean, Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoko ikasleek (Sarriguren) gurekin partekatuko dute agertokia.