"D’ABRAIRA. Bizkaiko industriaren panoramika marraztuak" erakusketa dela eta, Rialia Industria Museoak bi familientzako tailerrak eskaintzen ditu. Tailerrak ekainaren 15ean eta 22an izango dira, goizeko 11:00etan.
Tailerrak 90 minutuko iraupena izango dituzte, elebidunak izango dira eta 3 urteko gorakoentzat zuzenduta daude.
"Zertarako balio dute fabrikek? Nola funtzionatzen dute? Tailer honetan, asmakizun berriak diseinatu eta makineria berezia eraikiko dugu, erabilgarritasuna, berrikuntza eta sormenarekin batera aztarna ekologikoa kontuan hartuta."