Leioako Jaiak 2025: IRATI BILBAO

Leioa 2025(e)ko Ekainak 23
  • Leioako Jaiak 2025: IRATI BILBAO

Leioako 2025eko San Juan jaien barruan.

Irati Bilbaok bere bigarren diskoa aurkeztuko du, Bloom, bere aurreko lan bikainak (Begin) sortutako aurreikuspenak gainditzen dituena. Lan hauei esker azken aldian jazz eszenako irudi garrantzitsuenetako bat bilakatu da.

Jazz klasikoaren eremuetatik maisuki mugitzen den artista honen eboluzioa da Bloom, inprobisazioa eta scat-a bere bandera izanik beste elementu eta eragin batzuetara ere hurbiltzeko. Iratik berak sinatutako abesti modernoek standard klasikoekin batera era bikainean bat egiten dute.

Kritikak, prentsa espezializatuak eta publikoak goraipatua, estatu mailako jazz jaialdi eta klub onenetan aritu da.

Jazz klasikoan sakon errotuta, errepertorioak musika espektru handia hartzen du, eragin moderno eta garaikideagoak dituzten proposamenak mimo eta sentsibilitate handiz moldatutako jazz estandarrekin osatuz. Iragana eta oraina batzen dituen kontzertua.

 

leioa.net

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia20:00
  • Lekua J.R. Aketxe.Plaza
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Leioa

Non