Mungiako Jaiak 2025: SÜNE

Mungia 2025(e)ko Ekainak 27
  • Mungiako Jaiak 2025: SÜNE

2025eko Mungiako San Pedro jaietako egitarauaren barne.

SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du, AMAINEMAN izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute, eta horietatik hiru aurrerapen gisa kaleratu dira dagoeneko: “Sunday”, “Lau Korapilo” eta “Txitxarro”, gainera, Sünek artista handiak izango ditu lagun LP honetan zehar.

AMAINEMAN, amain eman. Erdaraz “dejarse llevar”, “fluir” edo “dar rienda suelta”. Euskeraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk.

Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.

 

mungia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Ekainak 27
  • Ordutegia23:00
  • LekuaTxosnagunea
    Mungia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Mungia

Non