Lekuz Leku 2025 programaren barruan.
Lekuz Leku 2025 jaialdia aire zabaleko dantza-eskola kolektibo handi batekin amaituko da, zeinean nahi duen orok parte hartzeko aukera izango duen. Denis Martinez, Kubako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari ohia, Euskadin bizi dena, izango da jai-amaiera partizipatibo horren “zeremonialaria”. Kubako erritmoak ezagutzen eta dantzatzen gozatuko duzu.
Denis Martínez (Camagüey, Kuba, 1990) dantza graduduna da Kubako Dantza Eskola Profesionalaren eskutik. Kubako hainbat konpainiatan hasi zen dantzari profesional gisa, eta, 2009an, Dantza Konpainia Nazionalean (Kubako Dantza Garaikidea) sartu zen. Konpainia horrekin birak egin zituen Europan eta Amerikan zehar. 2013an, lehen bakarlari eta koreografo gisa lan egin zuen, Konpainia Nazionaleko Kontseilu Artistikoaren eta Kubako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean. 2014. urtearen amaieran, Euskadira joan zen bizitzera, eta bertan bizi da gaur egun. Euskal koreografo batzuen sorkuntzetan parte hartu du, esate baterako, hauenak: Blanca Arrieta, Asier Zabaleta, Matxalen Bilbao edo Aiala Echegaray.