2025eko Artziniegako Kontzertuen Zikloaren barne.
Juan Laborería, baritonoa, & Carmen Santamaría, pianoa
"Gure errezitalak Lied, Mélodie eta Espainiar Abestiaren generoen zeharreko ibilaldi bat proposatzen du. Franz Schubertekin abiatuko gara, Lieder generoaren erregetzat hartzen dena, hura garatu eta bere gailurrera eraman baitzuen. Clara Schumann eta Richard Straussen obrekin jarraituko dugu, alemaniar erromantizismo eta erromantizismo-osteari ahotsa emango diotelarik. Frantses atala Gabriel Fauré, Henri Duparc eta Lili Boulangerrek ordezkatuko dute, zeinen musika Verlaine, Prudhomme, Lahor, Silvestre eta Maeterlinken poesiarekin elkarrizketan entzungo da.
Bidai hau XX. mende espainiolean amaituko dugu, bere bizitzaren parte luze batez Bilbon bizi izan zen Emma Chacoón autore katalanaren eta XX. eta XXI. mendeetako Espainiar Abestiaren autore emankorrenetako bat izan zen Antón García Abrilen musikarekin."
Egitaraua:
Franz Schubert (1797-1828)
Clara Schumann (1819-1896)
Richard Strauss (1864-1949)
Gabriel Fauré (1845-1924)
Henri Duparc (1848-1933)
Lili Boulanger (1893-1918)
Emma Chacón (1886-1972)
Antón García Abril (1933-2021)