"Martiodako Erlikiak, altxor zaharberritua"

Bilbao 2025(e)ko uztailaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Martiodako Erlikiak, altxor zaharberritua"

Erakusketa hau Arabako Arte Ederren Museoarekin lankidetzan egin da, eta Arabako Zaharberritze Zerbitzuak bost urte baino gehiagotan burututako ikerketa, kontserbazio eta zaharberritze proiektuaren informazioaren zati bat jasotzen du.

Arkeologia Museoak, bere “Gonbidatutako Pieza” programaren barruan, Martiodako erlikia multzo ikusgarriaren parte diren piezen hautaketa txiki bat hartzen du, gaur egun Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dagoena. Erlikiak santuen hezurrak dira eta ehun aberatsak dituzte, modu finean brodatuak eta parpailekin apainduak, eta San Joan Ebanjelariaren elizako sakristian gordetzen zen, Martiodan (Araba).

Erakusketa honek erlikia hauen balio balio artistikoa, historikoa eta soziala nabarmendu nahi du, pieza horiek beren garaian eta jatorrizko esanahian kokatuz. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren Zaharberritze Zerbitzuak egindako zaharberritze prozesu zehatz eta xehea azpimarratzen du. Kontserbazioaren hainbat esparrutako aditu eta arte historialarien lankidetzari, eta teknika analitiko ugariren erabilerari esker, orain arte gutxi aztertutako ondare honi buruzko informazio baliotsua lortu da, erlikiontziaren aparteko tipologia eta kontserbazio-egoera agerian utziz.

Gaur, Arkeologia Museotik, erlikia hauek begirada berritu batekin berriz ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko uztailaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • OrdutegiaLanegunak: 10:00-14:00 eta 16:00-19:30. Igande eta eta jaiegunetan: 10:30-14:00
  • LekuaArkeologi Museoa
    Mallonako Galtzadak 2, Prim z/g
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda Arkeologi Museoa, Bilbao

Non