2024ko irailean, New Yorken, Etorkizunaren Goi Bilera egin zen, bi helbururekin: batetik, nazioarteko konpromisoak betetzeko ahaleginak bizkortzea eta bestetik, erronka eta aukera berriei erantzuteko neurri zehatzak hartzea.
Goi-bilera goi-mailako ekitaldia izan zen, eta munduko agintariak bildu zituen nazioarteko adostasun berri bat lortu eta hala, oraina hobetzeko eta etorkizuna babesteko. Goi-bileraren esparruan, Nazio Batuen egoitzan bildutako estatuburuek eta gobernuburuek Etorkizunerako Ituna onartu zuten, pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza plana garatzeko konpromisoa jasotzen duen etapa berria hasteko.
Etorkizunerako Ituna gobernuen artean negoziatutako eta ekintzara bideratutako ituna da, eta honako gai hauei buruzko kapituluak ditu: garapen iraunkorra eta garapenaren finantzaketa; nazioarteko bakea eta segurtasuna; zientzia, teknologia eta berrikuntza eta lankidetza digitala; gazteak eta etorkizuneko belaunaldiak; eta munduko gobernantzaren eraldaketa.
Testuinguru horretan, Uda Ikastaro honetan kultura- eta hizkuntza-aniztasunak garapen jasangarrian duen zeregina aztertuko da, bereziki Euskadin, eta gai hauek landuko dira:
Helburuak
Kultura eta hizkuntza-aniztasunak garapen iraunkorrean duen zeregina aztertzea, Agenda 2030 eta Etorkizunerako Itunaren esparruan lortutako lorpenak eta etorkizuneko erronkak aztertuz.
Kultura eta hizkuntza-aniztasuna erronka orokorren baitan, funtsezko ardatz gisa jotzen dituzten proposamen berriak sortzea, eta baita gizarte jasangarri, erresiliente eta inklusiboagoetarantz eraldatzeko eragile gisa ere.
Jarduera nori zuzenduta