Bilbao BBK Live 2025

Bilbao 2025(e)ko uztailaren 10(e)tik 2025(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • Bilbao BBK Live 2025

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an itzuliko da Kobetamendira, aniztasun eta dibertsitate artistikoarekin konpromiso irmoa berresten duen edizio honetan. 100 artista baino gehiago bildu ditugu kartelean, figura mitikoak, ahots berriak eta generoen arteko mugak lausotzen dituzten proposamenak uztartuta. Itzal handiko artisten zuzeneko kontzertuak ikusi eta entzun ahal izango ditugu zuzenean Kobetamendiko natura-inguruan, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Ca7riel y Paco Amoroso.

Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan, esperientzia kolektiboa, ingurunearekiko konexioa eta irekitze artistikoa izango dira, berriro ere, proposamenaren ardatz nagusi, hiru egunez esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen dituen nazioarteko jaialdia izanik.

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN

Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunean, lehen aldiz etorriko da Kobetamendira Pulp taldea, britpoparen enblema. Jarraian, Kaytranadaren house eta R&B fusio sofistikatua izango dugu, baita autore garaikideen musikagintzan erreferente den Michael Kiwanuka ere. Egun berean, BICEP eta bere CHROMA (AV DJ set) ikus-entzunezko ikuskizunaz, eta Ca7riel y Paco Amoroso eta haien Papota EP probokatzaileaz gozatzeko aukera izango dugu. Eguna osatuko duten artistak izango dira Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, English Teacher, Cala Vento, pablopablo, Eider Saez, Wunderhouse, Hofe, Tatta & Denso eta Mirua. Gainera, Johnnie Walker agertokian GORRIA estreinatuko da Nítido Club, Manuka Honey eta Merca Bae-rekin, club globala nagusi izango den gauean.

Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren egunean emakumeen presentzia eta zuzeneko ahaztezinak nabarmenduko dira, RayeBad GyalAmaia eta Amyl & The Sniffers izanik protagonista. KNEECAP taldekoek rap borrokalaria eskainiko dute ikuspuntu politiko batetik, eta Polo & Pan eta Orbitalekin musika elektronikoa nagusituko da. Jessica PrattJalen NgondaObongjayar eta Sofie Royer musikariek intentsitatea eta edertasuna ekarriko dizkigute erregistro intimoagoetatik. RusowskyDAISY aurkeztuko du, eta Carlos Ares La Boca del Lobo diskoarekin etorriko da; urteko disko garrantzitsuenetako bi direla esan dezakegu. Julieta, Abhir, Baiuca, Sal del Coche eta Xsakara artistekin osatuko da ostirala eta, eguna bukatzeko, GORRIAn JUGO3000, Drummie, Kinara eta Nusar3000 arituko dira.

Jaialdiko azken egunean bi emakume handi izango ditugu: Bilbora lehen aldiz datorren Kylie MinogueTension II lanarekin, eta Nathy Peluso, zuzeneko emanaldi txundigarriarekin eta GRASA lan berriarekin. Måneskin taldearekin ibili ostean, Damiano David bakarlari gisa dator Funny Little Fears lehen diskoa aurkeztera. Sparks eta Hidrogenesse agertoki berean arituko dira pop performatiboari belaunaldiarteko omenaldia egiteko. Gorabeherak gaindituta, Carolina Durante gogotsu igoko dira taula gainera, eta Fat Dog eta Viva Belgrado taldeekin gitarra-doinuak izango dira nagusi. Azken eguneko kartela osatzeko, The Blessed Madonnaren itxiera inklusiboa, L’Impératriceren pop dotorea, Makaya McCravenen soinu-arakatzeak, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Sidonie, Amateur, Malko eta Janus Lester aipatuko ditugu. GORRIAri dagokionez, EN1GMA, Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDO arituko dira azken gauean, askatasun elektroniko osoz.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA

Kobetamendiren bihotzean, Basoak hasierako antolamendu zirkular ikonikoa berreskuratu du, beti izan den hori berriro izateko: rave bat natura betean. Soinuak, argiak eta espazioak bat egiten duten zentzumen-tenpluan elektronika peto-petoa izango da nagusi hiru egunez. Ostegunean, CaristaCC:DISCO!Fafi Abdel Nour eta Pépe arituko dira giroa berotzen, Tiga eta Cora Novoa aurrez aurre hasi baino lehen. Ostiralean, Octo OctaS-CandaloVerracoXamana Jones eta Special Secret Guest berezi-berezi bat izango ditugu, dantza-pista bidaia kolektibo bihurtuko duten beat hipnotikoekin. Larunbatean, Avalon Emersonek emango dio amaiera jaialdiari bere soinu hedakorrarekin, Basoan lehen aldiz arituko den Roman Flügelekin eta Pearson SoundJennifer Loveless eta Oma Totemen setekin batera.

LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA

Intentsitateak konpasa markatzen duen jaialdi honetan, Lasai izango da, ostera ere, erritmoa baretu eta taupadak 100 BPMtik behera jaisteko gunea, musika lagun. Entzute aktiboa, pultsu patxadatsua eta presak alde batera uztera eramango gaituzten soinu-narratibak. Lehen egunean, OLIVIA jardungo da komisario-lanetan, bere ‘textapes’ horiekin, intimitatearen, sonoritatearen eta kolektibotasunaren arteko loturak arakatzen; eta egun berean arituko dira Ángel MolinaChica AcostaLamia Mari eta Verushka ere. Ostiralean, PopulousMattias El MansouriMoopieToni Bass eta Daniel Kelsan arduratuko dira beat egokien eta atmosfera aldakorren ibilbidea eskaintzeaz. Larunbatean, Vladimir Ivkovicen txanda izango da komisario-lanetan, eta Hugo SánchezMelina SerserPromising/Youngster (live) eta Azu Tiwaline aurkeztuko ditu.

AKELARRE: KANPINEKO SOINU-ERRITUALA

Asteazkenetik hasita, Arraiz mendian dagoen Bilbao BBK Live kanpalekua soinugune errepikaezin bihurtuko da Akelarreri esker. Aurten, GAZZI izanik komisario, lau egunez musika elektronikoa, pultsu hibridoak eta komunitatea uztartuko dira soinuaren inguruan. Ongietorri-festan Piolinda Marcela, Clock Poets eta GAZZI bera izango dira protagonista. Jaialdiak irauten duen bitartean, agertoki horretan askotariko artistak ikusteko eta entzuteko aukera izango da, hala nola Bibi, Buganvilia, Nina Emocional, Karne Kulture, Dulce, Niki Lauda, Manuel b2b Uve eta GAZZIk berak ere saio gehiago egingo ditu, kanpalekuko arratsaldeak ospakizun kolektibo izan daitezen Kobetamendira joan aurretik.

BEREZIAK: MUSIKA BILBOKO KALEETAN ZEHAR

Kreatibo Industriak fundazioaren eta Bilbao BBK Live jaialdiaren proiektua da Bereziak, eta 2011. urteaz geroztik, musikarekiko, kulturarekiko eta aniztasunarekiko konpromisoa berresten dabil, hiru egunez doako kontzertuak eskainita eta jaialdia hiriaren erdigunera eramanda. Uztailaren 10ean, osteguna, Raya Diplomática taldeak emango dio hasiera antzerki-kutsuko eta ironiaz beteriko punk-pop musikarekin. Ostiralean, Sr. Chinarroren pop malenkoniatsua, Puño Dragónen soinuzko iruditegia, La Plataren intentsitatea, Grande Amoreren lotsagabekeria eta Azuleja eta Danoren proposamen abangoardistak uztartuko dira egitarauan. Larunbatean, La Prohibida eta PUTOCHINOMARICÓNen queer diskurtsoak, Girl Ultraren R&B garaikidea, Lua de Santanaren mestizaje elektronikoa eta Ultraligera eta Sanguijuelas del Guadiana taldeen zuzenekoak izango dira protagonista. Askotariko proposamenak, doan, Bilbo agertoki urbano erraldoi bihur dadin.

ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK

Badakigu, jada, artisten ordutegiak zeintzuk izango diren eta agertokietan nola banatuko diren; jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Astelehenean eta asteartean (uztailak 7 eta 8) sarreraren ordez eskumuturrekoak jasotzeko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara bitarte. San Mamesen eta BEC!-en, ordutegia honako hau izango da: asteazkena, uztailaren 9tik hasi eta larunbata, uztailaren 12ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Jaialdiaren eremuan EZIN IZANGO DA sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, eta jaialdiko autobusetan EZIN IZANGO DA sartu eskumuturrekorik gabe.

Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, autobus-zerbitzua egongo da aurten ere, aurrez erreserba eginda. Zerbitzu horrek bi abiapuntu izango ditu: Felipe Serrate kaletik –San Mames ondoan– eta, aurtengo berrikuntza gisa, baita BEC! etik ere, jaialdiko egun bakoitzean, 16:00etatik 22:00etara, 10 minutuan behin. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean.¿ Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu.

Gainera, autobusen anezka-zerbitzua ere izango da, doan, esparrura joan eta handik itzultzeko. Betiko lez, joanekoan busak BEC!-etik abiatuko dira, Barakaldon, Ansioko metro-geltokiaren ondoan –aparkatzeko 3.500 toki prestatuko dituzte–, baita San Mames ingurutik ere, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean.

Autobusak etenik gabe arituko dira lanean uztailaren 9ko (asteazkena) 12:00etatik uztailaren 13ko (igandea) 15:00ak arte; zerbitzuaren maiztasuna aldakorra izango da, eskaeraren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiko egun guztietan, 16:00etatik aurrera, Beyena fabrika zenaren inguruan geratuko dira autobusak eta, handik, oinez egin beharko ditu jendeak jaialdiaren eremura dauden 800 metroak.

Era berean, programatutako kontzertuak bukatutakoan anezka-zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. Beyena pareko geltokitik, hesitutako guneetan egon beharko da zain Basurtu-San Mamesera edo BECera doazen autobusak hartzeko.

Halaber, kanpistek ere autobusak izango dituzte kanpinera joateko, asteazkena uztailaren 9tik hasita, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan, 24 orduz, bai kontzertu-eremura joateko, bai kanpinera itzultzeko. Kontzertuetan anezka-zerbitzu bat egongo da, jaialdiaren esparrua (hegoaldean) kanpinaren gunearekin lotzeko.

Bilbao BBK Live 2025eko bonuak eta sarrerak salgai daude webgune hauetan: bilbaobbklive.com eta Fever Up.

BILBAO BBK LIVE ORDUTEGIAK

OSTEGUNA 10

Bereziak

BBK Sala

13:00 RAYA DIPLOMÁTICA

KOBETAMENDI

Nagusia agertokia

18:25 PABLOPABLO

20:25 JAPANESE BREAKFAST

22:50 PULP

01:45 KAYTRANADA

San Miguel agertokia

17:45 MIRUA

19:15 WUNDERHORSE

21:30 MICHAEL KIWANUKA

00:40 CA7RIEL & PACO AMOROSO

03:00 BICEP present CHROMA (AV DJ set)

Johnnie Walker agertokia

17:30 EIDER SAEZ

19:20 TATTA & DENSO

21:45 ENGLISH TEACHER

00:45 HOFE

03:30 NÍTIDO CLUB: MANUKA HONEY + MERCA BAE

Repsol agertokia

18:25 HINDS

20:30 MARIA ARNAL

23:15 JUDELINE

02:00 CALA VENTO

Basoa

17:00 PÉPE

19:30 FAFI ABDEL NOUR

22:00 CC:DISCO!

00:30 CARISTA

03:00 TIGA b2b CORA NOVOA

Lasai

OLIVIA PRESENTA ‘TEXTAPES’

19:00 LAMIA MARI

21:00 CHICA ACOSTA

23:00 OLIVIA

01:00 ÁNGEL MOLINA

03:00 VERUSHKA

OSTIRALA 11

Bereziak

San Miguel Areatza

12:30 PUÑO DRAGÓN

14:00 SR. CHINARRO

Johnnie Walker Albiako lorategiak

13:15 GRANDE AMORE

14:45 LA PLATA

Vueling Isozaki dorreak

14:00 AZULEJA

15:30 DANO

KOBETAMENDI

Nagusia agertokia

17:30 XSAKARA

19:05 JESSICA PRATT

20:55 AMYL AND THE SNIFFERS

23:20 RAYE

01:40 BAD GYAL

San Miguel agertokia

18:15 JULIETA

20:00 KNEECAP

22:00 AMAIA

00:35 POLO & PAN

03:00 ORBITAL

Johnnie Walker agertokia

18:20 SAL DEL COCHE

20:00 SOFIE ROYER

22:15 OBONGJAYAR

00:35 ABHIR

03:00 JUGO3000: DRUMMIE + KINARA + NUSAR3000

Repsol agertokia

19:00 CARLOS ARES

21:00 JALEN GNONDA

23:30 RUSOWSKY

01:45 BAIUCA

Basoa

17:00 XAMANA JONES

19:30 S-CANDALO

22:00 VERRACO

01:00 OCTO OCTA

04:00 SPECIAL SECRET GUEST

Lasai

19:00 DANIEL KELSAN

21:00 MOOPIE

23:00 TONI BASS

01:00 POPULOUS

03:00 MATTIAS EL MANSOURI

LARUNBATA 12

Bereziak

San Miguel Areatza

12:30 SANGUIJUELAS DEL GUADIANA

14:00 ULTRALIGERA

Johnnie Walker Albiako lorategiak

13:15 LA PROHIBIDA

14:45 PUTOCHINOMARICÓN

Vueling Isozaki dorreak

14:00 LUA DE SANTANA

15:30 GIRL ULTRA

KOBETAMENDI

Nagusia agertokia

18:25 JANUS LESTER

20:15 CAROLINA DURANTE

22:35 KYLIE MINOGUE

01:40 DAMIANO DAVID

San Miguel agertokia

17:40 AMATEUR

19:20 ALICE PHOEBE LOU

21:20 L'IMPÉRATRICE

00:15 NATHY PELUSO

02:30 THE BLESSED MADONNA presents WE STILL BELIEVE

Johnnie Walker agertokia

17:30 MALKO

19:20 VIVA BELGRADO

21:30 HEARTWORMS

00:30 FAT DOG

03:00 EN1GMA: FUKCNORMAL + MINA GALÁN + OLVIDO

Repsol agertokia

18:30 HIDROGENESSE "ASÍ SE BAILA EL SIGLO XX"

20:30 SPARKS

23:20 MAKAYA McCRAVEN

01:45 SIDONIE

Basoa

17:00 OMA TOTEM

19:30 JENNIFER LOVELESS

22:00 PEARSON SOUND

01:00 ROMAN FLÜGEL

04:00 AVALON EMERSON

Lasai

Curated by Vladimir Ivkovic

19:00 VLADIMIR IVKOVIC

22:00 HUGO SANCHEZ

00:00 PROMISING / YOUNGSTER (LIVE)

01:00 MELINA SERSER

03:00 AZU TIWALINE

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko uztailaren 10(e)tik 2025(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • LekuaKobetamendi

    Bilbao
  • ZenbatekoaBono: 150€ (Entradas de día 65€ )
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Eranskinak
    • Ikusi agenda Kobetamendi, Bilbao

    Non