San Fermin 2025: "Ovidio bidaiaria"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Uztailak 11
  • San Fermin 2025: "Ovidio bidaiaria"

John Patrick Wayne cowboy loti eta abeslariak Ovidio poeta eta bidaiariaren istorioa kontatuko du. Oraingo honetan, munduari buelta eman eta gero, Ovidiok edonora edota inora joateko trena hartu nahi du. Baina Kontrolatzailearen burugogorkeriari aurre egin beharko dio, honek ez baitio txartelik saltzen. Kontrolatzailearetzat soilik A puntu batetik B puntu batetara bidaiatu daiteke, eta hortik ateratzen dena ez da ongi etorria bere tren geltokian. Gauzak horrela, gure bidaiariak hainbat trikimailu asmatu beharko ditu Kontrolatzailea engainatzeko.

Azkenean, Ovididiok besteak ulertu eta errespetatzeko duen gaitasuna izango da istorio honi konponbidea emango diona. Eta, bide batez, adiskidetasun berri bat sortuko duena.

Adina: + 3 urte.

Informazio gehiago: Firulete Teatroa


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaFirulete Teatroa
  • Data 2025(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAskatasun plaza
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non