Nola azter ditzakegu Gernikako Bonbardaketa edo Picassoren Guernica bezalako koadro ezaguna ikasketa subalternoen kontzeptuaren barruan bil daitezkeen ikuspegi ezberdinetatik?
UPV/EHUko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak Uda Ikastaro hau proposatzen du, Gernikako Bonbardaketa, bere irudikapenak, eta orokorrean, Espainiako Gerra Zibila, menpeko talde sozialei erreparatzen dieten ikuspegien bitartez aztertzeko (Subaltern Studies).
Picassoren artelan ezagun hori oraindik ere sortzen dituen hamaika interpretazioengatik nabarmentzen da. Ikastaroan, bai koadro hori, bai Gernikako gertakari traumatikoa, memoria hegemonikoarekin bat ez datozen subjektibitatearen memoria anitzak zeintzuk diren eta nola eraikitzen diren hausnartzeko aitzakia izango dira: hau da, menpeko memoriak edota bestelako memoriak.
Helburuak
Gernikako Bonbardaketa eta bere irudikapenak ikuspegi feminista, queer, postkolonial eta kritikoetatik aztertu.
Tradizionalki gizonezko elite burges eta zuri hegemonikoek gutxietsitako talde sozial ez-normatiboek (genero, sexu orientazio edo identitate, klase, adin, elbarritasun edo beste edozein arrazoierangatik) Gernikako Bonbardaketan eta, orokorrean, Espainiar Gerra Zibilean bizitako errealitatean sakontzea.
Diziplinarteko ikuspuntuak garatzea, gertakari historiko-kulturalen dimentsio zabaletaz jabetzeko.
Jarduera nori zuzenduta