Uda Ikastaro honen bidez Gora Teloia! antzerki gida partekatu nahi da. Ikastetxeetan neska mutilekin lanean ari diren irakasle edota hezitzaileei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, antzerkia modu parte-hartzaile eta inklusiboan egin dezaten. Sorkuntza gero eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerkia eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte; gainera, Gipuzkoa 1000 = 11 antzerki proiektua partekatuko da, ikastetxe guztiek ekimenean parte hartu ahal izan dezaten.
Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:
Ipuscuaren lehen aipamenetik 1000 urte bete direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dituen ekintzen artean, Gipuzkoako historiari buruzko testuak egin dituzten hainbat egilerekin topaketa egingo da: Eskoletan Antzerkia proiektuaren sarearen bidez, haurrek eskoletan antzezlan hauek landu eta zabaldu nahi dira, antzerkiaren bidez historiara hurbiltzeko, modu aktibo, sortzaile eta konprometituan, ezagutzen ez ditugun gure iraganeko istorio zirraragarriak ezagutuz. Topaketa honek aukera emango du dauden istorioak ezagutzeko, baita ondare horri buruz ikasleentzat idatzitako testuak ere, eta obra horiek eskoletan nola garatu, antolatu edo eskola bakoitzean nola egokitu ikasteko.
Antzerkiak ikasgelan edo ikasgelatik kanpo eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, garatzeko eta, batez ere, ikertzeko aukera paregabea izango da.
Helburuak
Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edota hezitzaileei tresnak eskaintzea.
Antzerkiak haurren garapen emozional, sozial eta kognitiboan dituen onurak aztertzea norberaren izaera anitzetik, eta, batez ere, lan kolektiborako eta balioetan oinarritutako tresnak eskaintzea.
Tresna pedagogikoak eta sortzaileak eskaintzea: Antzerkia adin ezberdinetara egokitzeko estrategiak ikastea, parte-hartze aktiboa eta adierazpen artistikoa sustatuz, irudimena eta bat-batekotasuna garatuz haurrengan.
Antzerkiaren lengoaia ezberdinak ezagutzea: mimoa, pailazoa, txotxongiloak, inprobisazioa...
Irakasleentzako tresnak ematea trebetasun eszenikoak eta narraziokoak lantzeko. Istorioak, eszenografiak, jantziak... sortzea, baliabide sortzaileak erabiliz.
Antzerkia hezkuntza eta gizarte-tresna gisa aplikatzea: Antzerkia hezkuntzan txertatzea, bizikidetza eta baloreak landuz, ikaskuntza eta inklusioa indartzeko.
Jarduera nori zuzenduta