Kutxa Fundazioa Artegunea aretoak Tina Barney. Familia-loturak hartuko du udan. Parisko Jeu de Paumen erakutsi ondoren. Artista horren Europako lehen atzera begirakoa izan da. Bere ibilbideko 40 urte baino gehiago hartzen ditu erakusketak, formatu handiko koloretako 60 argazkiren bidez.
TINA BARNEY
1945ean jaio zen Tina Barney, eta 1970eko hamarkadaren amaieran hasi zen bere senide eta lagunei argazkiak ateratzen. Familia-erritualen behatzaile sutsua da Tina Barney, eta belaunaldien arteko harremanez, janzkeren kodeez eta ereduaren eta bere bizi-ingurunearen arteko loturez interesatu da bereziki.
Bere erretratu koloretsuak —askotan taldekoak eta formatu handikoak—, aldi berean, irudi ezagunak eta eszenaratze xeheak dira, pintura klasikoarekin elkarrizketa bat ezartzen dutenak. Nolabait, azterketa sozial eta autobiografiko bat da, ikusle gehienentzat eskuraezina den leiho batetik espazio batera doana, elitearen eremura, alegia. Tina Barneyk inguru horietara hurbiltzeko aukera ematen digu, erretratatutako pertsonekin duen harreman zuzenari esker, diren bezala agertzen baitira.
Erakusketan bere lan editorialetako batzuk ere badaude, pertsona ospetsuen erretratuak eta moda-ereduak, 1990etik aurrera hainbat egunkari eta aldizkaritarako egiten dituenak, hala nola The Telegraph Magazine, Vogue, Daily Telegraph edo Arena Homme Plus. Irudi horietan, bere lan pertsonalagoaren konplexutasun, sentsibilitate eta, batzuetan, umore-sen bera erakusten du.