Pontx pailazoa: "Denok plazara!"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Uztailak 29
  • Pontx pailazoa: "Denok plazara!"

Pontx pailazoa Denok plazara! ikuskizuna eskainiko du Loiolako jaietan.

Goizean goizik, herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko esango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Ikusleen laguntzarekin, pailazoak dendaz arduratu beharko du.

Bisita ere jasoko dute, herriko alkatea etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri txikiko denda itxi ez dezan.

Adina: + 3 urte.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaPontx pailazoa
  • Data 2025(e)ko Uztailak 29
  • Ordutegia18:00
  • LekuaLatsari plaza (Loiola)
    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non