Londres, 1947. Iluntzean hiria lainoak hartuta dela, krimen izugarri bat gertatzen da. Alargun bakarti bat hil dute labankadaka bere luxuzko etxean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun bitxia zuen xarma handiko bizinahia.
Guztien harridurarako, Wilfrid Robarts jaunak, ospe handiko abokatu zaildu eta zorrotzak, akusatua defendatzea onartuko du. Aurrez aurre duen kasua irabazteak, hori bai, ezinezkoa dirudi.
Susmagarriaren zurigarri bakarra, gainera, bertan behera geratuko da emazteak berak ere Leonard Voleren aurka lekukotasuna ematean. Romaine Vole emazteak kontatuko duenez, hilketaren gauean, senarra goizaldeko ordu txikietan itzuli zen etxera, eskuak eta arropa odolez zikinduta zituela.
Akusazioaren lekuko horren ustekabeko testigantzaren ostean, epaiaren zain dagoela dirudi, guztia erabakita dagoela. Aldiz, Wilfrid Robarts jaunak ez du oraindik ere azken hitza esan.
Informazio gehiago: Testigo de cargo.
Fitxa artistikoa: