2025eko Arabako Plazetan zirkuituaren barruan.
Zanguango Teatro konpainiak Al otro lado antzezlana aurkezten du Amurrion.
Teloi mugikor bat ateratzen da kalera. Bere ibilbidean topatzen dituen eguneroko egoeren alde magiko eta fantastikoak enmarkatzen ditu.
BESTALDEAN ikuskizunak tresna erreza baina agortezina eskaintzen digu. Ibiltari ezezagunak harrapatzen ditu, era barregarri eta argian erretratatuz, ikuskizuna aurrera joan ahala pixkanaka sortzen den imajinatutako istorio erreal baten protagonistak bilakatuz. Kolore anizdun eta amaitezina den hiriko bizitza fokoaren erdian jartzen da eta, Zanguangoren ezaugarri diren ironia eta humorearen bitartez, ikuspuntu harrigarriak sortarazten dira.