ArteOn abesbatzaren pregoiarekin, Baldarrak txupinlariak alboan, hasiko dira abuztuaren 14an 2025eko Laudioko Sanrokeak. Bederatzi egunez, festa eta bizikidetza izango dira nagusi herriko kaleetan. Jai hauek inklusiboak, feministak, euskaldunak, errespetuzkoak eta, dibertigarriak izatea nahi dugu; guztiontzat atseginak eta gozagarriak.
Dantza, antzerkia, musika, erromeria, herri bazkariak, jolasak eta kirolaz gozatzeko aukera izango dugu herrikoek baita kanpotik datozenek ere. Adin eta gustu guztietarako jai programa zabala prestatu dute aurten Jai batzordeak eta herriko hainbat eragilek.