Eszena Kalera 2025: egitaraua

Bilbao 2025(e)ko irailaren 1(e)tik 2025(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Eszena Kalera 2025: egitaraua

Bilboko Udalak "Eszena kalera" antolatu du berriro, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena. Guztira, 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan irailaren 1etik 30era bitartean, 17 konpainiaren eskutik. Gustu eta publiko guztietarako pentsatutako egitarauan, zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clownak, dantza, dantza bertikala edo txotxongiloak bezalako diziplina artistiko handiko showak, besteak beste, agertzen dira; eta euskaraz eta gaztelaniaz antzeztuko dira, baita batzuk elebidunak eta testurik gabeak.

Irailaren 1ean, astelehena, Zirika Zirkus taldeak "Eszena kalera" programari hasiera emango dio "Marietak zirkus" ikuskizunarekin, 19:00etan Indautxu plazan. Antzerki-zirku lana da, non maitasunaren eta elkartasunaren mugak aztertzen diren umorearen, maitasunaren eta sororitatearen bitartez. Irail osoan zehar hainbat emanaldi egongo dira hiribilbuko auzo desberdinetan, irailaren 30a arte hain zuzen.  Egun horretan, Hortzmuga Teatroa ("Agurea, urpekaria eta itsasoa"), Orain-Bi ("Mute") eta La Glo Zirko Dantza ("Pyrenne") konpainien ikuskizunekin emango zaio amaiera kaleko arteen zikloari. Emanaldiak Zorrotzan izango dira, 11:00etan, Matikon 13:00etan, eta Santutxun 19:00etan, hurrenez hurren.

Eskaintzen diren jardueren artean haurrei zuzendutako zirku tailerrak daude. Zirkozaurre konpainiak egingo ditu irailaren 15ean, astelehena, 17:30etik aurrera Indautxu plazan, eta 120 minutuko iraupena izango dute. Horietan, adingabeek zirkuko elementuak praktikatuko dituzte, hala nola malabareak, oreka, akrobaziak eta aireko ariketak, beren gaitasun artistikoak eta sormenezkoak estimulatzeko eta, jolasaren bidez, zirkuaren mundura hurbiltzeko.

ESZENA KALERA 2025:

"Eszena Kalera" bezalako ekimenekin, Bilboko Udalak hurbileko kultura-ehunari ematen dion babesa indartzen du, eta barruti ezberdinetan kultura-jardueren deszentralizazioa bultzatzen jarraitzen du. Horiek dira Bilboko Udalak abian jarritako 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ildo estrategikoetako batzuk. Plan horretan, kultura hiribilduaren kohesio eta eraldaketa sozialerako elementutzat hartzen da.

"Eszena Kalera"ren programazio osoa doakoa da eta kaleko ikuskizun hauek esparru irekietan goza daitezke, aldez aurretik sarrera edo lekua erreserbatu beharrik gabe.

 

bilbao.eus/

Laburrean

Non