Beltza Weekend 2025

Pamplona/Iruña 2025(e)ko irailaren 5(e)tik 2025(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Beltza Weekend 2025

2025eko Beltza Weekend jaialdia irailaren 5 eta 6an ospatuko da. AEBetako lau abeslari buru dituen zazpigarren edizioa izango da:

  • Carlton Humel Smith
  • Acantha Lang
  • Barrence Whitfield & MFC Chicken
  • Ciara Thompson del grupo Buttshakers

 

Beltza Weekend jaialdiak zazpigarren edizioa ospatuko du irailean, lau abeslari estatubatuar buru dituela. Carlton Humel Smith, Acantha Lang, Barrence Whitfield & MFC Chicken eta Buttshakers taldeko Ciara Thompson ariko dira, Mango Wood madrildarrekin eta The Soulers asturiarrekin batera. Musika beltzaren Iruñeko hitzordu handia irailaren 4, 5 eta 6an izango da.

Beltza Weekend Soul eta R&Bari eskainitako jaialdiaren zazpigarren edizioa 2025eko irailaren 4, 5 eta 6an egingo da Iruñean. Bertan, estatubatuar jatorriko lau abeslari arituko dira: New York-eko Carlton Humel Smith soulman eta aktorea; New Orleansko Acantha Lang soul abeslari bikaina; Barrence Whitfield rock and rollaren azken shouter-etako bat, MFC Chicken taldeak babestuta; eta St. Louis hiriko Ciara Thompson, The Buttshakers talde frantziarraren abeslaria.
Zentral aretoan joko dute talde eta artistok irailaren 5ean, ostiralarekin, eta 6an, larunbatarekin. Hauekin batera, beti bezala, doako bi kontzertu izango ditugu. Lehenengoa irailaren 4an, ostegunarekin, izango da, The Soulers taldearen eskutik.
Mango Woodek, bere aldetik, larunbatean, hilak 6, joko du bere reggae zaharra zabalduz bermu-ordutegian. Doako kontzertu bi hauek Zaldi Zuriaren ostatuan izango dira.

Modu honetan, berriz ere Beltza Weekend jaialdiak berretsi egino du artista parte hartzaileen kalitatea eta nazioartekotasuna, bai eta musika beltzaren esparru zabalaren barruan dagoen barietate estilistikoaren aldeko apustua ere (Souletik Reggaeraino, R&B, Funk eta Rock and Rolletik pasatuz).

Atal musikala osatzeko, hainbat festa izango dira, musika beltzeko DJ onenen eskutik (biniloan bakarrik). Horien izenak jaialdiaren datak gerturatzen diren heinean jakinaraziko ditugu. DJ saioak, betiko moldez, Iruñeko hainbat lokaletan izango dira.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko irailaren 5(e)tik 2025(e)ko irailaren 6(e)ra
  • LekuaZentral Kafe Antzokia
    Mercado kalea, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa30 € eguna / 50 € bonoa
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Zentral Kafe Antzokia, Pamplona/Iruña

Non