Landesjugend-Akkordeonorchester Bayern akordeoi orkestraren eta Musikeneko akordeoi gelako kontzertua
Landesjugend-Akkordeonorchester Bayern (LJAO Bayern) Alemaniako erreferentziazko taldea da, Bavariako estatu osotik hautatutako maila handiko gazte akordeoi-joleekin osatua. 1992an sortu zen Deutscher Harmonika-Verband (Alemaniako Akordeoi Elkartea) erakundearen babespean, eta Europan, Errusian eta Hego Amerikan bira ugari egin ditu, Alemaniako akordeoiaren alorrean enbaxadore kultural gisa errotuz.
Hauspoz eta Deutscher Harmonika-Verband Bayern -ekin lankidetzan