Joan den urtarrilean Navarra Arenan lortutako arrakastaren ondoren, Zetak taldeak Illunben eskainiko du Mitoaroa ikuskizuna irailaren 5ean, 6an eta 7an.
Pello Reparazek EITBri aurreratu dionez, Navarra Arenako Mitoaroaren prekuela izango da eta berrikuntza ugari izango ditu.
Guztira, hiru hitzorduetan 40.000 pertsona biltzea espero da, eta Zetak taldeko kideek aitortu dute dena dutela prest “euskarazko musikaren historian zuzeneko indartsuenetako bat eskaintzeko”.