2025ko irailaren 7tik 16ra ospatuko ditu Bermeok Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Aurten ere, herriko kale eta plazak girotuko dituen egitarau zabala antolatu da, adin guztietako herritarrei zuzenduta eta gustu guztietarako. Kulturaz, kirolez, gastronomiaz eta musikaz betetako jai egun horietan, herriak bere tradizioak mantenduko ditu, izaera parte-hartzailearekin.