Zestoako Jaiak 2025: Anari

Zestoa 2025(e)ko Irailak 8
  • Zestoako Jaiak 2025: Anari

Zestoako 2025eko jaietako egitarauaren barruan.

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia18:00
  • LekuaZestoa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zestoa

Non