Bermeoko Jaiak 2025: Anari (bakarka)

Bermeo 2025(e)ko Irailak 14
  • Bermeoko Jaiak 2025: Anari (bakarka)

Bermeoko 2025eko Jaien barne.

Aldez aurretik, Ah! taldea.

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 

Anari

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Irailak 14
  • Ordutegia19:00
  • LekuaFrailetan
    Bermeo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bermeo

Non