"Sky Hopinka: Korde gabe" (Guggenheim)

Bilbao 2025(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • "Sky Hopinka: Korde gabe" (Guggenheim)
    "Korde gabe (Fainting Spells)" (Sky Hopinka)

Sky Hopinka (Ferndale, Washington, 1984) teknika narratibo eta lengoaia indigenekiko interesaren bidez iritsi zen zinematografiara. Ho-chunk nazioko kidea da, eta Kaliforniako Luiseño misioko Pechanga Band of Indians herriaren ondorengoa. Hopinkak bideo-lan konplexuak egiten ditu istorio pertsonalak, indigenen egungo bizitzari buruzko dokumentazioa eta ikonografia abstraktua batuz, botereari eta kulturen arteko komunikazioaren mugei buruzko hausnartzeko modu gisa egin ere.

Hopinkaren Korde gabe (Fainting Spells, 2018) familiaren, tradizioaren, sendatzearen eta paisaiaren inguruko meditazioa da, eta, horren bitartez, X?w?ska edo indiar pipa delakoari buruzko mitologia ikertzen du artistak; hau da, norbait konorterik gabe geratzean Ho-chunk herriak hura esnatzeko erabiltzen duen sendabelarrari buruzkoa. Filmak landare horri eta Ho-chunk tradizioaren barruan duen egitekoari buruzko testuak jasotzen ditu, topaketa, leku ezagun eta fenomeno naturalen irudi abstraktuei gainjarrita; irudiek, sarritan, abangoardia historikoen estetika zinematografikoa gogorarazten dute. Filmaren zatirik handiena Washingtonen eta  Coloradon egin zen, eta pelikula Hopinkaren egungo praktikaren erakuslea da. Berak arte “etnopoetikoa” deitzen dio, kultura indigena biziekin duen sormenezko konexioan oinarritua.

Artistarentzat, Korde gabe lanak zera aztertzen du, “mitoak erakusten diguna eta egiteko duen modua, gaur egungo komunitate natiboetan duen presentzia eta munduan ibiltzeko moduan eragiteko duen manera”. Hopinkak esperientzia pertsonalak gehitzen ditu askotan bere lanean; kasu honetan, aitaren ahotsaren  grabazioak txertatu ditu filmean, paisaia instrumental oparoaren baitan.

Aretoa: 103
Komisarioa: Geaninne Gutierrez-Guimarães


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non