Manex Beristain Agirre: "Tximeletaren bidaia"

Lemoa 2025(e)ko Irailak 24
  • Manex Beristain Agirre: "Tximeletaren bidaia"

Heriotza eta doluari buruzko saioa izango da.

Ipuin kontaketa saioa kandelaren argia piztuz hasiko da, gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galdera desberdinei lekua eginez eta kultura desberdinetan heriotzari nola begiratzen zaion begiratuz.

Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortuko da, eta haurrek dakartenari lekua egingo zaio. Amaitzeko, sorturiko oroimen eta emozio guztiak jasotzeko dinamika polit bat egingo da.

Adin tartea: 6-12 urte. Umeak arduradun batekin joan behar dira, eta sarrera erosi behar dute.

www.lemoa.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia18:30
  • LekuaKotxepin Kultur Etxea
    Elizondo Auzoa 22
    Lemoa
    Web
  • Zenbatekoa1,40 / 2 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kotxepin Kultur Etxea, Lemoa

Non