"Mamma Mia! El Musical"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko irailaren 25(e)tik 2025(e)ko irailaren 28(e)ra
  • "Mamma Mia! El Musical"

Mamma Mia!, munduko musikalik arrakastatsuenetako bat Baluartera bueltatzen da. 65 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi duten komedia musikal honek publikoa Greziako uharte idiliko bateraino bidaiatzera gonbidatzen du, urteko ezkontzara joan, pertsonaiekin maitemindu eta bere energia positiboarekin gozatzeko. ABBA talde entzutetsuaren 23 arrakasta handitan oinarrituta, Iruñeko auditorioan eskainiko diren zazpi emanaldietan Dancing Queen, Gimme Gimme Gimme, Chiquitita eta The Winner Takes It All entzun ahalko dira, besteak beste. Dudarik gabe, amei eta alabei, maitasunari eta lagun zaharrei egindako omenaldi paregabea.

Sinopsia:

Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.

Datak eta ordutegia:

  • Irailak 25, 20:00etan
  • Irailak 26, 17:00etan
  • Irailak 26, 21:00etan
  • Irailak 27, 17:00etan
  • Irailak 27, 21:00etan
  • Irailak 28, 17:00etan
baluarte.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko irailaren 25(e)tik 2025(e)ko irailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaKontsultatu
  • LekuaBaluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa44€ - 54€ - 64€ - 70€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Baluarte Auditorioa, Pamplona/Iruña

Non