Garazi San Martín: "Bihots, Bi Hots, Bo Txotx" + "Corazón porque rima con melón"

Sestao 2025(e)ko Irailak 26
  • Garazi San Martín: "Bihots, Bi Hots, Bo Txotx" + "Corazón porque rima con melón"

Bakarrizketa honek artistaren beraren maitasun-esperientzietara hurbiltzen gaitu, umoretik helduta eta abesti bertsionatuen bidez. Bikote-harremanen barruko dinamikez, maitasun erromantikoaz, poli-maitasun harremanez eta mundu heteronormatibo batean lesbiana izateaz hitz egiten digu. Baita adiskidetasun-sareen garrantziaz ere. Egilearen beraren esperientzia pertsonaletik sortutako ikuskizuna, maitasunaren ikuspegi katastrofikoa kontatzera datorrena. Etengabe barre egingo dugu aktore, kantautore, bakarrizketagile eta/edo pailazoarekin… eta/edo guztiekin batera. Keinuen erregistroa eta kontrola oso presente daude ikuskizunean. Harreman osasungarrigoak eraikitzera bultzatzen duen hausnarketa duen istorioa. Ziur bat baino gehiago identifikatuta sentitzea lortuko duela, eta ziur ez duela inor hotz utziko.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Garazi San Martín
  • Antzezlea: Garazi San Martín
  • Iraupena: 60 minutu

GARAZI SAN MARTIN aktorea, komikoa, inprobisatzailea eta sortzailea da. Arte Eszenikoak eta Interpretazioa ikasi zituen Nafarroako Antzerki Eskolan. Ondoren, keinu antzerkian eta sorkuntzan sakondu zuen Jaques Lecoq-en pedagogiaren bidez, Bartzelonako Internacional Estudis Berty Tovias-en. Clown-teknikan espezializatu da, Marcelo Klatz eta Pepa Planaren eskutik. Andrea Jimenez Viloko Antzerki zuzendariarekin ere ikasi du, sorkuntza prozesuetan bere jakintza sendotzeko. Inprobisatzaile gisa, Nafarroako “De Improviso” konpainiako kide da, eta harekin Saco Roto antzezle-taldean ere parte hartzen du.

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGarazi San Martín
  • Data 2025(e)ko Irailak 26
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Sestaoko Musika Eskola, Sestao

Non