"Azala"(entsegu irekia)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Urriak 3
  • "Azala"(entsegu irekia)

Oharra:

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 26an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilanBi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

DAB dantza konpainiak Azala ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko du, lanaren estreinaldia baino 2 egun lehenago. Entseguan Azala lanaren sorkuntza prozesua ezaguru ahal izango dute ikusleek eta lana hobe ulertzeko tresnak ere eskuratuko dituzte.

Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta? Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDAB dantza konpainia
  • Data 2025(e)ko Urriak 3
  • Ordutegia19:00
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non