Vital Eguna 2025 (urriak 3 eta 4)

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urriaren 3(e)tik 2025(e)ko urriaren 4(e)ra
  • Vital Eguna 2025 (urriak 3 eta 4)
  • Vital Eguna 2025 (urriak 3 eta 4)

Vital Egunak bere ediziorik musikalena beteko du aurten, gustu guztietarako doako kontzertuen eskutik. Oraingo honetan, egungo musika urbanorik onena eramango dute Foruen plazara, Otis Redding omenduko dute Gasteizko, Alegria-Dulantziko eta Artziniegako agertokietan, eta ‘+Musika' proposamen berriak lehen aldiz eskainiko du bertako taldeen musika Lakuan, Zabalganan, Salburuan eta Sancho El Sabion. Ez dira faltako ohikoak diren Gaueko Martxa Solidarioa eta Vital Enpresa-Lasterketa, Vital Fundazioak Arabako gizartearekin partekatzen duen programa ludiko, kirolzale eta solidarioa osatzeko, urriaren 3an (ostirala) eta 4an (larunbata).

Ekimenak ‘Erronka Garbia' ziurtagiria izango du aurten ere, ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldia dela dioen agiria, hain zuzen ere.  

Kontzertu handiak Foruen plazan (larunbata, urriak 4)

Vital Egunaren azken edizioetan Foruen Plazan egindako kontzertuek arrakasta handia izan dute. Vital Fundazioak proposamen musikal desberdin baten aldeko apustua egin du kontzertu horietan, eta aurten ere halaxe egin du, erritmo urbanoen egungo panoramako figura onenen eskutik, eta horien artean generoaren adierazgarririk handienetako bat dator: Cruz Cafuné. Kanariarrak publikoa hunkiaraziko du, ereserki bihurtu diren abestien eskutik. Gainera, Rico Rosa ekoizlea eta Safu izango ditu lagun, benetako izar bihurtzeko bidean doazen artista bi.

Hitzordua (doan) larunbatean, hilak 4, izango da, 19:00etatik aurrera. Rico Rosak irekiko du gaua; Safu etorriko zaio atzetik, 20:50ean; eta ekitaldi nagusia Cruz Cafuné izango da, 22:30ean.

Kanariarra Estatuko musikaren figura garrantzitsuenetako bat bihurtu da, Spotify-n hilean dituen 2 milioi entzule baino gehiagok hala adierazten duten behintzat, eta genero urbanoko izen handiekin lankidetzan aritu da, hala nola Elio Toffana, Bejo, Delaossa edo Recycled J, besteak beste. Rico Rosa (Paul Sánchez), bestalde, Bilboko eta Brasilgo sustraien nahasketa, iparraldeko ekoizle kotizatuenetakoa da. Estudioko ordu kontaezina egin du, zortzi urte eman ditu kabinako saioak egiten eta dedikazio handia. Horren eskutik artista moldakorra izatera iritsi da, baina estilo oso pertsonala du bere saioetan, perreoz, dembow-z, funk-ez, afrobeat-ez eta abarrez beteak. Eta Safu, musikagile, kantari eta dantzari nafarra, euskalduna eta kubatarra, 17 urtez dantza urbanoan aritu dela dio bere curriculumak, eta konpositore nahiz musikari karrera gorakorra du, etorkizun oparoa agintzen duena.

The Otis Redding Show (ostirala eta larunbata)

Edizio honetako programa ostiralean hasiko da The Otis Redding Show saioaren eskutik, 19:00etan, Zabalganako Bastida plazan.

Ia 60 urte igaro dira soularen benetako erregea hil zenetik. 26 urte besterik ez zituela, 6 hamarkada geroago oraindik ere entzuten diren hit-ez betetako ondarea sortu zuen. Vital Egunak omenaldi hori gure lurraldera hurbilduko du, kontu handiz aukeratutako errepertorio baten eskutik, nostalgian erori gabe, baina King of Soul delakoaren legatuaren pisu guztia dakarrena. Sei musikari eta hiru kantari agertokian, Tony Manero Fundazioko gitarrista eta konpositore den Lalo López zuzendari duen show-an.

Emanaldia Artziniegako Toñín Luengas frontoian izango da urriaren 4an, larunbata, 12:30ean, eta Alegría-Dulantziko Herriko Plazan, egun berean, 18:30ean.

Gaueko Martxa Solidarioa (ostiralean, 20:00etan)

Ostiral arratsaldean bertan, 20:00etan, Gaueko Martxa Solidarioa egingo da, oraingoan ADELA Arabaren alde, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten gaixoen Arabako elkartearen eta haien familien alde, “kaltetutako pertsonen eta haien ingurunearen tratamendu soziosanitarioak ordaintzeko behar dituzten baliabide ekonomikoen eskaera handiagatik”, nabarmendu du Vital Fundazioak. Irailaren 14an egin zen ‘CórrELA' martxa solidarioa martxan jartzen ere lagundu dio fundazioak ADELA Arabari.

Jende guztiarentzat pentsatuta, edizio hau lekuz aldatuko da eta ez da Armentian izango, Olarizun eta inguruetan baizik. Bertan, 8 kilometroko ibilbidea diseinatu da, zailtasun txikia/ertainekoa, familia osoek disfrutatzeko aukera izan dezaten. Musika animazioa, mokaduren bat eta giro ona ahaztu gabe. Aurtengo nobedadea hauxe da, kirol gerriko bat emango zaie ibilaldia egiten duten pertsona guztiei.

Izena emateak doakoak dira eta Vital Fundazioak diru kopuru bat emango dio dohaintzan ADELA Arabari parte-hartzaile bakoitzeko. Nahi duenak 04242nBizumaeginez edo ES70 2095 3156 10 1092418879 kontu zenbakian ekarpena eginez ere lagundu dezake.

‘+Musika’ (larunbatean, 13:00etatik 14:30era)

Edizio honetan, Vital Eguna Foruen plazatik atera eta lurraldera bidaiatzeaz gain, Vital Fundazioak Gasteizko beste auzo batzuei ere eskaini nahi izan die musika, eta bertako taldeen eskutik izango da. Larunbatean, 13:00etatik 14:30era, estilo ugaritako taldeak arituko dira Arabako hiriburuko lau gunetan. Doako kontzertu horietan erritmo latinoak, afroa, kubatarrak, jazza eta swinga edo 80ko eta 90eko hamarkadetako musikaz disfrutatzeko aukera izango da, besteak beste, honako talde hauen eskutik:

Aldakan Beltz – Zabalgana / Bastidako plaza

Bere erreferente nagusien artean Afrikako eta Latinoamerikako erritmoak ditu: Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo, Festejo, Plena eta Swing. Erresilientziaz betetako bere leloek mezu kutsakor eta motibagarria helarazten dute.

Big Band Berri – Lakua / Zumaiako plaza

Bere 20 kideen eskutik jazz, soul, funk eta swing kantu handien errepertorioa interpretatzen du. Jazz orkestra handien, errepertorioaren eta konpositoreen historiarekiko grina transmititzen diote publikoari.

Como Son Son - Sancho el Sabio (Pergola)        

Musika-arloan esperientzia aberatsa eta zabala duten eta elementu tradizional nahiz modernoak uztartzen dituzten bost musikarik osatutako musika-taldea. Soinu freskoa sortzen dute, baina Kubako musika-tradizio aberatsaren sustraietan errotua.

Los Misterios – Salburua / Ekialdeko parkea (iparraldean)

Sustraiak 60ko hamarkadako rock&rollean, musika exotikoan eta B serieko zineman dituen talde instrumentala da


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko urriaren 3(e)tik 2025(e)ko urriaren 4(e)ra
  • LekuaForuen Plaza (Gasteiz)

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Foruen Plaza (Gasteiz), Vitoria-Gasteiz

Non