"Familiak elkARTzen. Udazkena 2025"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urriaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • "Familiak elkARTzen. Udazkena 2025"

Familiak elkARTzen programak arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazio eta tailerren bitartez eta jolasa ardatz izanik.

3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta heldu batek lagunduta.

2024ko urritik abendura, larunbatetan, 12:00etatik 13:00etara.
Jarduera elebiduna. Leku mugatuak. Doakoa.

  • KORAPILOAK
Judith Scott artistak eguneroko objektuak artelan bihurtu zituen hari, kordel eta ehunetan bilduta. Ahozko hizkuntzarik gabe, artea izan zen haren adierazpen bidea. Beraren sorkuntzetan ezkutatutako altxorrek misterioa eta edertasuna sortzen dute, eta espazio honek, beraren unibertsoan inspiratuta, jolaserako eta esploraziorako aukera eskaintzen du. 

Urriak 4 eta 11, 12:00etatik 13:00etara
Izen-ematea irailaren 29tik aurrera, astelehena, 10:00etan 
  • NATURAREN JOLASAK
Andy Goldsworthy-ren inspirazioarekin, instalazio honek naturaren altxorrak deskubritzera eta jolastera gonbidatzen du. Esku jakingurekin eta begi erneekin esploratu: elementuak bildu, aukeratu, antolatu eta konbinatu eskultura efimeroak sortzeko. Sorkuntza bakoitza bakarra eta errepikaezina da, naturaren beraren antzera. 

Urriak 18 eta 25, 12:00etatik 13:00etara
Izen-ematea urriaren 13tik aurrera, astelehena, 10:00etan 
  • ITZALAK ETA ARGIAK
Hainbat materialekin eta haienitzalekin jolastuz, mugimenduan dauden irudiak sortuko ditugu, esperimentaziora eramango gaituztenak eta amankomuneko unibertso baterako inspirazio izango direnak. Materialekin ikertuko da ikusgaia eta ezkutukoa, mugimendua eta dimentsio espaziala.

Azaroak 15 eta 22, 12:00etatik 13:00etara
Izen-ematea azaroaren 10etik aurrera, astelehena, 10:00etan 
  • SORMEN-LABIRINTOA
Labirinto-egituren bidez, pista-joko batek bide alternatibo sentsorialak egitera eramango gaitu. Instalazio hau zentzumenak aztertzeko, formekin jolasteko, materialekin esperimentatzeko eta pertzepzio berriak deskubritzeko gonbidapena izango da. 

Azaroak 29 eta abenduak 13, 12:00etatik 13:00etara
Izen-ematea azaroaren 24tik aurrera, astelehena, 10:00etan 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko urriaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non