Eman minutu 1 kulturarean alde. Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko Lehiaketa
"Eman minutu 1…" urteroko lehiaketa bat da, eta bertan saritzen dira Giza Eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen edo kontzientziatzen dituzten minutuko iraupena duten ikus-entzunezko piezarik onenak.
2025ean, XVI. edizioan, lehiaketak "Eman minutu 1 – KULTURA" izenburua du.
Edizio honetan minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira eskubide kulturalak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak.
Eskubide kulturalak giza eskubideen kategoria bat dira, eta pertsona eta komunitateei aukera ematen diete bizitza kulturalera iristeko, parte hartzeko eta horretan laguntzeko, bai eta haien nortasuna eta ondarea zaintzeko ere. Eskubide horiek funtsezkoak dira giza duintasunerako, eta nazioarteko hainbat tresnatan onartuta daude.
Eskubide kulturalen bidez ez da babesten ondarea bera, ezta adierazpen artistikoak ere; aitzitik, pertsona guztien parte-hartzea zaintzen dute (bereziki, emakumeena, pertsona migratuena, dibertsitate funtzionala duten pertsonena, LGTBIQ+ komunitatearena, ijito-herriarena, etab.), irakaskuntza artistikoa, sorkuntza, askatasun artistikoa, artisten mugikortasuna, artisten eskubide ekonomiko eta sozialak, ondarearen eta beste ekipamendu kultural batzuen sarbidea eta gozamena, etab.
Izena emateko eta bideoak emateko epea 2026ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).