Kontatutako zinea: "Jone, batzuetan" filmaren proiekzioa eta solasaldia Sara Fantovarekin

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Urriak 9
  • Kontatutako zinea: "Jone, batzuetan" filmaren proiekzioa eta solasaldia Sara Fantovarekin

17:00 Pelikularen proiekzioa: Jone batzuetan, Sara Fantova, Espainia, 2025, 90' / EU azp. ES

Bilbo, abuztu bete-betea. Jone (20) aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta Aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda. 

 

19:00 Kontatutako zinea: Sara Fantova / EU

Sara Fantova zine zuzendariak Jone, batzuetan bere lehenengo luzemetraiari buruz Kontatutako zinea saio bat egingo du. Bertan, pelikula egiteko izan duen sorkuntza prozesua publikoari irekiko dio.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Urriak 9
  • Ordutegia17:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non