Barakaldoko 2025eko Viernes Flamencos jaialdiaren barne.
Insaciable aitorpen partekatu bat da. Emozioak, gorputza eta artea azaleratzeko ekintza honetan, Lucía Álvarez “La Piñona”-k bere baitan arakatzen du bere burua den bezala erakusteko, amildegiaren eta zalantzaren pisua gainetik kenduz. Horiek horrela, bilaketa-, berreste- eta askapen-bide horretan, flamenko-dantzaria liluragarri agertzen da, barruraino sartzeko, erortzeko, irensteko eta ahitzeko prest.
Insaciable, halaber, artista asaldatzen, hunkitzen eta astintzen duenaren aurkikuntza intimoa da. Jakin-min agortezin baten eta grina bizi baten emaitza.
Fitxa artistikoa: