Andoni Agirregomezkorta eta Leire Ruíz: "Monólogos a dos bandas"

Sestao 2025(e)ko Urriak 11
  • Andoni Agirregomezkorta eta Leire Ruíz: "Monólogos a dos bandas"

Bi artista ospetsuen umorezko bakarrizketek hainbat konturi buruz hitz egingo digute. ANDONIK adibidez bere buruari galdetuko dio: Egia al da euskaldunak “hostia” hitza ahoan dutela jaiotzen direla? Egia al da Euskadin, euriaren euriz, bertako biztanleek brankiak garatu ditzaketela? Zenbateraino da Sexua Tom Cruisek berak ere onartuko ez lukeen misio inposiblea? Andonik euskaldunei egotzitako topiko guztiak aztertzea eta desmuntatzea erabaki du. LEIRE, ordea, autonomoa, euskaldun berria, influencer-a eta ama da. Dena dauka! Jakina, estresatuta bizi da etiketen mundu batean eta herri txiki batean. Bere ametsa egunetik egunera follower gehiago izatea da, egunerokoan laguntzen diotenak eta aholku batzuk ematera datozenak. Zalantzarik gabe, hizketalditik eraldatuta aterako zara, eta batez ere... haien jarraile izateko gogoz.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Ttipia
  • Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta, Leire Ruíz
  • Iraupena: 60 minutu

ANDONI AGIRREGOMEZKORTA aurpegi ezaguna bihurtu zen Ondas saria eta Telebista Akademiaren bi sari jaso zituen Euskal Telebistako Vaya Semanita saioan 10 urtez egindako lanari esker. Bere ibilbidean hainbat telesail ageri dira, besteak beste, Ella es tu padre, Allí abajo, las chicas del cable, eta Si si edo Gym Tony; antzezlan ugari, Billy Elliot musikal txalotua barne; eta hainbat film, Cuerpo de elite, esaterako. 2020an Benidorm estreinatu zuen, bertan Patxi pertsonaia da, Benidormera bere lagun Xabiren urratsei jarraituz doan euskaldun noble eta astakilo samarra.

LEIRE RUIZ 7 urterekin hasi zen antzerkian. Bere azken lanak izan dira Medida por Medida, El Enjambre - Erlauntza, Deje su mensaje después de la señal. Telebistan EiTBren Euskolegas telesailean hasi zen, eta hortik Vaya Semanita umorezko saioko aktore-taldeko eta familiako kide izatera pasa zen; bertan gainera, aurkezle gisa estreinatu zen programako hainbat ataletan. Ondoren, Centro Médico, Allí abajo edo Cuéntame saioetan aritu de telebistan. Zineman Coach infantil lanak egin ditu, kameraren atzean txikienekin interpretazioa lantzen eta, besteak beste, Alegria, Tristeza eta El legado de los huesos (Baztango Trilogiaren bigarren zatia) film luzean parte hartu du.

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTtipia
  • Data 2025(e)ko Urriak 11
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Sestaoko Musika Eskola, Sestao

Non